INGURUMENEKO LAGUNTZA TEKNIKOA

Proiektu, obra eta jarduera batzuk garatzeko, ingurumenean adituak diren profesionalen aholkularitza eta laguntza behar da, indarrean dagoen legeria eta bestelako ingurumen-eskakizun berezi batzuk betetzen direla bermatzeko.

ARCn esperientzia handiko eta etengabe prestatzen ari den taldea dugu; taldeak, aplikatu beharreko ingurumen-eskakizunak betetzen laguntzeaz gainera, aholkuak emango dizkizu lege-aldaketak egokitzen eta ingurumeneko azken joerak eta Kalitateko eta Ingurumeneko Kudeaketako Sistema Integratuak ezartzen; horrela, abantaila lehiakor handia izango duzu.

Gure ingurumen-laguntzako zerbitzuak kontratatuz gero, gure aholkularien tratu pertsonalizatua eta kalitate handiko lana jasoko dituzu; aholkulariak erabat inplikatzen dira lan bakoitzean, zuon asmoak betetzeko.

Eremu honetan, honako zerbitzu hauek eskaintzen ditugu:

  • Produktuaren ingurumen-kudeaketarako laguntza: bizi-zikloaren analisia, ekodiseinua, ingurumen-aztarna, karbono-aztarna, uraren aztarna eta ekoetiketatua.
  • Ingurumen-baimenak izapidetzea.
  • Ingurumen-eskakizunen azterlana, aplikagarria den ingurumen-egokitzapenaren diagnostikoa eta eguneratzeko laguntza.
  • Ingurumen-eragina duten proiektu, obra eta jardueretarako laguntza.
  • Ingurumen-alegazioen inguruko aholkularitza.

Informazio gehiago eskatzea

LAN ESANGURATSUENAK

  • Laguntza hainbat harrobiri aplikagarri zaien ingurumeneko legeen egokitzapenean eta eguneratzean (atmosfera kutsa dezaketen jardueren proiektuak legeztatzea, isurien baimenak izapidetzea etab.)(2008tik).
  • Aplikagarria den ingurumen-egokitzapenaren diagnostikoa eta eguneratzeko laguntza, Import Arrasate SArentzat (2018tik).
  • Aplikagarria den ingurumen-egokitzapenaren diagnostikoa eta eguneratzeko laguntza, Construcciones Garbayo Chivite SLrentzat (2018tik).
  • Cutting Tools, S.Lren Kalitateko Kudeaketa Sistemaren egokitzapena ISO 14001 eta 9001 arauen 2015eko bertsioetara (2017).
  • ISO 14001:2015 arauara egokitzea eta barne-auditoria, Irulezo, S.Lrentzat (2018).
  • Euskadiko Eskualde Biogeografiko Atlantikoko Kontserbazio Bereziko Eremuak izendatzeko prozeduran dauden zehaztapenen prozedura energetikoen eraginari buruzko laguntza teknikoa, Energiaren Euskal Erakundearentzat (2010-2015).
  • Angolako lehen parke eolikoaren eraikuntzako eta jarduketako ingurumen-zehaztapenak eta -irizpideak idaztea, Angolako Errepublikako Energiaren eta Uren Ministerioarentzat (2011).
  • Aholkularitza Ingurumen Inpaktuaren Azterlanei dagozkien ingurumen-alegazioetan, Eólicas de Euskadi SArentzat (2003-2011) eta ESB International-entzat (2009).
INGURUMENEKO LAGUNTZA TEKNIKOA