INGURUMENEKO ZAINTZA ETA KONTROLA

Kutsadura prebenitzeko eta jarduera edo proiektu baten ingurumen-inpaktuak murrizteko, honako hauek egin behar dira: identifikatutako inpaktuen segimendu egokia egin; aurreikusi ez diren inpaktuak detektatu eta beharrezkoak diren neurriak antolatu; egon daitezkeen mugak edo ezarritako murrizketak betetzen direla egiaztatu; eta diseinatutako prebentzio-, zuzenketa- eta konpentsazio-neurriak abiaraztean horiek ikuskatu eta, horrela, eraginkortasuna zehaztu.

ARCn ingurumen-zaintzan eta -kontrolean adituak diren teknikariak ditugu, lan-eremu honetan lan-ibilbide luzearen ondorioz. Gure bereizgarria da ingurumen-kontrol eraginkorrak egiten ditugula eta horien bidez ingurumena eta, aldi berean, zure enpresaren interesak egoki babestu daitezkeela.

Gure jarduera-ildo nagusiak eremu honetan honako hauek dira:

  • Ingurumen-zaintzako programak eta ingurumena lehengoratzeko planak diseinatzea.
  • Ingurumen-zaintzako planetan jaso diren kontrolen segimendua, koordinazioa eta gauzatzea, besteak beste, zaraten kontrola, hondakinen kontrola, partikulen jalkikorren eta PM10 partikulen kontrola, uren kalitatearen kontrola edo faunaren monitorizazioa.
  • Ingurumen-zuzendaritza eta -zaintza obran.
  • Lehengoratzeko eta landareztatzeko planen segimendua.

Informazio gehiago eskatzea

LAN ESANGURATSUENAK

  • Lemoizen BIMEP (Biscay Marine Energy Platform) azpiegitura ezartzeko obren ingurumen-zuzendaritza, Energiaren Euskal Erakundearentzat (2012-2014).
  • Hainbat harrobitarako ingurumen-kontrola, Calcinor Taldearentzat (2005etik).
  • Bergara-Iruneko gasbidearen ahalmena zabaltzeko proiektuaren ingurumenaren zaintza, Naturgas Energíarentzat (2007-2010).
  • EAEko, Asturiasko eta Kantabriako gas-banaketaren obren ingurumenaren zaintza (2006tik), Naturgas Energía SArentzat.
  • Murciako gas-banaketaren obren ingurumen zaintza (2015-2016), Redexis Gas SArentzat.
  • Oiz, Badaia eta Elgea-Urkillako parke eolikoetako hegazti-faunaren eta kiropteroen gaineko inpaktuaren segimendua, Eólicas de Euskadi SArentzat (2010-2015).
INGURUMENEKO ZAINTZA ETA KONTROLA