ARCn diziplina anitzeko lan-taldea dugu, esperientzia handikoa, eta oso konprometitua etengabeko prestakuntzarekin. Talde hori hainbat ingurumen-arlotan adituak diren kolaboratzaileekin osatzen dugu, horrela ingurumen-azterlan gama zabala eskaini dezakegu, besteak beste:
- Azpiegitura berdearen eta zerbitzu ekosistemikoen hobekuntzaren inguruko aukera-azterlana.
- Ingurune urtarraren azterlanak: ornogabeen indize biotikoen kalkuluak egiten ditugu eta ur naturalen ezaugarriekin eta ibai-ekosistemen kalifikazioarekin lotutako azterlanak (QBR, FQI indizeak etab.)
- Natura-inguruneko azterlanak: ingurune fisikoaren ezaugarrien azterlanak, inbentario naturalistikoak eta fauna eta floraren inbentarioak egiten ditugu.
- Baso-baliabideen azterlanak: baso-aprobetxamenduen eta landa-finken balorazioak eta tasazioak egiten ditugu, baso-kudeaketa jasangarriko planak eta baso-inbentarioak.
- Beste azterlan batzuk: azterlan akustikoak, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen kudeaketa-planak etab.
Informazio gehiago eskatzea